2016/11/15

Iurretako azoka solidarioa

Azaroaren 21etik aurrera batuko dira emate edo dohaintzak

Tamalez, denontzako ezaguna da krisialdi sakon baten sartuta gaudela, hori dela eta Iurretako Udalak eta Anderebide Iurretako Emakumeen Elkarteak “ELKARTASUN AZOKA” antolatu nahi dugu. Azokan saltzeko materiala lortu behar dugu eta horretarako zuen laguntza ezinbestekoa izango da.

Bildu nahi ditugun gauzak ondoko hauek izango dira: jostailuak, irakurtzeko liburuak, osagarriak eta bitxiak, apaingarriak, CD-ak musika eta pelikulak…

Zuen ekarpenak Ibarretxe Kultur Etxean jasoko ditugu azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitartean (lanegunetan 9:00-13:00 eta 16:00-19:00). Jasotako gauzak abenduaren 12, 13,14, 15 eta 16an “ELKARTASUN AZOKAN” saltzen jarriko ditugu Ibarretxe Kultur etxean.

Biltzen dugun dirua ONG bateri emango diogu, eta baita saltzen ez diren gauzak ere.

Informazio gehiago telefonoz: 616 490 506


Klikatu irudian handitzeko

161115 cartel mercado solidario iurreta




Atzera